martes, 14 de abril de 2009

REMOVE bideoaren gaineko iruzkia

Gure datu pertsonalak edozeinen esku daude, hori badakigu, baina ez dugu ezer egiten hori saihesteko. Remove bideoko protagonistak dioena egia borobila da. XXI. mendean datu trafikoa ematen ari da. Nola? GPSa, telefono mugikorra, gure ordenagailua eta hain modan jarri diren Facebook, My space, Tuenty edota Twitter bezalakoen bidez kontrolatuta gaude.

Sarean zabaltzen dira gure argazkiak, gure pentsamenduak… egiten dugun oro. Eta txarrena da, guzti hori mugitzen duten enpresek guri buruz inork baino gehiago dakitela; banketxeko gure kontu korronte zenbakiaren jabe ere badira!. Egoera arriskutsu batera heldu gara konturatu gabe eta erabiltzaileok ondo neurtu gabe trukatzen ditugu edukiak internetez, baldintza klausulak ondo irakurri barik. Sare horietan hobe da tentuz jokatu, ordaintzen ez diren web horien atzean nor dagoen ez baitakigu!.

Baina nola irten espiral arriskutsu horretatik? Erreza da musika, bideo edo idatzizko artxibo gehiago ez sartzea sarean baina zer gehiago egin dezakegu?. Mugikorra erabiltzera ohitu gara baina ez da bizi irauteko ezinbestekoa. Internet ez erabiltzea edota teknologia berriez aparte bizitzea posible da, baina ez ginateke mundutik kanpo sentituko “Remove” bideoko protagonista bezala?.

Hobe labirintoan sartu baina irteerako atea non dagoen jakinda!

3 comentarios:

  1. Egia da zuk esaten duzuna Goreti: badakigu kontrolaturik gaudela, baina ez dugu ezer egiten hori saihesteko! ez dugu gure intimitatea babesten, eta horrela, enpresa hauek gure datuekin nahi duten guztia egiten jarraitzen dute.
    Gure bizitzaren jabeak gara, baina, enpresa hauek egiten ditugun mugimendu guztien informazio osoa daukate, orduan, benetan askeak gara?
    Bideoko gizonak espiral arriskutsu horretatik ateratzea lortu du, baina, bere bizitza modu erradikal batean aldatu du: orain ez dauka mugikorrik, ez du hegazkiñik hartzen, diruarekin ordaintzen du...
    Zaila izango da gure ohiturak aldatzea...Ume bate gozoki bat ematea bezalakoa da.

    ResponderEliminar
  2. Goretti ados nago esaten duzunarekin,gure datu pertsonalen inguruko trafikoa ematen dela argi daukagu,baina,kontua da datu hoiekin zer egiten duten ezagutzea.
    Kontrolatuak gaudela badakigu,baina, ez gara beharbada kontu hori noraino heltzen den jabetzen,edo bai?
    Gure datuak era errez batean lortzen dituzte,baina, hau horrela dela jakinez ere,guk ezin dezakegu gauza handirik egin hau saihesteko.
    Bideoan,kontrol honetatik ihes egiten saiatzen den arren,bidean gauza asko galtzen ditu,beraz,komenigarria al da gure bizitzako ohiturak galtzea piskat "libreago" sentiarazteagatik?

    ResponderEliminar
  3. Ados nago diozunarekin, kontutan izan behar dugu ezinezkoa dela gure informazioa ez ematea edozein lantegiri.Zergaitik? Enpresa guztiek informazioa eskatzen dizutelako edozein eragiketa aurrera eramateko, zerbait kontrola dezakezu baina hala ere zure informazioa sareetan ibiliko da. Gaur egun hutsune gehiegi daude sareetan eta horietaz ere aprobetzatu egiten dira enpresa handiak.
    Artikuluak dioen bezala: Askatasuna saltzen saiatzen direnak, gure identitatea erosten dutenak dira.

    ResponderEliminar