lunes, 30 de marzo de 2009

Prometeus, the media revolution

2050 urtean anonimo batek egindako kronika da klasean ikusi dugun bideo honen edukia. Kontatzen du 2011 urtetik aurrera informazio iturri guztiak on line egongo direla. Internet sarean egongo direla ezagutza guztiak eta munduko edozein puntatik edonork eskuragai. Paperezko egunkariak, lurreko irratiak eta telebista desagertu egingo direla eta denok izango garela informazioaren jabe eta sortzaile. Horrek dakar autore eskubideen legea ere desagertzea. Haratago joanda, errealitatea bera ere interneten behin eta berriro bizi ahal izango dugula dio. Gure bizitza edozeinekin partekatu internetez, sarearen bidez jendea ezagutu, norberak ere paper ezberdinak jokatu, edonor izateko aukera izatea azken finean.

Guzti hau ez zait hainbesterako aldrebeskeria iruditzen. Uste dut ez dela hain zaila bideoan iragarritakoa gertatzea. Telefono mugikorra agertu baino lehen nork esango liguke etxetik irtengo ginela lagunekin hitz ordu eta toki finko bat finkatu gabe? Eta munduko beste puntan dagoen bat lagun bat gure etxeko ordenagailuko pantailan ikusi eta berarekin hizketan egongo ginela? Aldaketa teknologikoak horretara eramango gaituela, seguru. Gero beste kontu bat da bakoitzak ze neurritan jarraituko duen bultzada berri hori. Oraindik bagaude mugikorrari une oro lotuta bizi ez garen batzuk, edota egunkaria paper euskarrian irakurtzea nahiago dugunok. Eta zer esan liburuen kasuan… nahiago dut eleberri bat orri goxo bat laztanduz irakurtzea, sagu bati lepora helduta egotea baino.

Eta guzti honek zertan eragingo duen hezkuntza arloa? Ba, alde batetik baikorra izango da edozein gairi lotutako informazioa denon esku izango delako. Informazioaren demokratizazioa baikorra da. Bestalde, ez dut argi zer gertatuko den paperezko materialarekin. Uste dut nahiz eta dena ordenagailuz egin, beharrezkoa dela haurrek eskuz bestelako jarduerak egitea: idatzi, margotu, eskulanak egin, ipuinak irakurri… gauzak ukitu eta ez beti saguari klik eginez bizi.

No hay comentarios:

Publicar un comentario