viernes, 6 de marzo de 2009

Tim O’Really, Web 2.0 kontzeptuaren aita


Asmatzaile irlandarra software librearen eta estandar irekien bultzatzaile ezaguna da. Berari atxikitzen zaio Web 2.0 kontzeptua sortzea. Interneteko bigarren belaunaldi gisa definitua izan da. Belaunaldi berriaren funtsa, Internet informazioa banatzeko tresna izatetik informazioa partekatzeko tresna izatera pasatzea da. Interaktibitatea bultzatzen du, informazioa guztioan artean osatzea. Lankidetzan aritzeko tresna konkretuetako batzuk dira sare sozialak, wikiak, blogak, folksonomiak, e.a.

O'Reilly Mediako fundatzailea da eta informatika-liburuen editore onenen artean dago. Interneten gertatzen ari diren azken aldaketen erreferente nagusietakoa, bere bloga, O'Reilly Radar, teknologiaren eta hedabideen inguruko azken berriak jasotzeko iturri amaigabea da.

Hitzaldi bat eman zuen 2006an Gasteizen kontzeptu horien inguruan. Bertan zenbait adibideren bitartez kontzeptu horren gakoak azaldu zituen eta, batez ere, kontzeptuak enpresa eta profesionalentzat dituen abantailak nabarmendu zituen. O'Reillyren web orrian aurkituko duzu guzti horretan sakontzeko informazioa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario