martes, 14 de abril de 2009

REMOVE bideoaren gaineko iruzkia

Gure datu pertsonalak edozeinen esku daude, hori badakigu, baina ez dugu ezer egiten hori saihesteko. Remove bideoko protagonistak dioena egia borobila da. XXI. mendean datu trafikoa ematen ari da. Nola? GPSa, telefono mugikorra, gure ordenagailua eta hain modan jarri diren Facebook, My space, Tuenty edota Twitter bezalakoen bidez kontrolatuta gaude.

Sarean zabaltzen dira gure argazkiak, gure pentsamenduak… egiten dugun oro. Eta txarrena da, guzti hori mugitzen duten enpresek guri buruz inork baino gehiago dakitela; banketxeko gure kontu korronte zenbakiaren jabe ere badira!. Egoera arriskutsu batera heldu gara konturatu gabe eta erabiltzaileok ondo neurtu gabe trukatzen ditugu edukiak internetez, baldintza klausulak ondo irakurri barik. Sare horietan hobe da tentuz jokatu, ordaintzen ez diren web horien atzean nor dagoen ez baitakigu!.

Baina nola irten espiral arriskutsu horretatik? Erreza da musika, bideo edo idatzizko artxibo gehiago ez sartzea sarean baina zer gehiago egin dezakegu?. Mugikorra erabiltzera ohitu gara baina ez da bizi irauteko ezinbestekoa. Internet ez erabiltzea edota teknologia berriez aparte bizitzea posible da, baina ez ginateke mundutik kanpo sentituko “Remove” bideoko protagonista bezala?.

Hobe labirintoan sartu baina irteerako atea non dagoen jakinda!

lunes, 30 de marzo de 2009

Prometeus, the media revolution

2050 urtean anonimo batek egindako kronika da klasean ikusi dugun bideo honen edukia. Kontatzen du 2011 urtetik aurrera informazio iturri guztiak on line egongo direla. Internet sarean egongo direla ezagutza guztiak eta munduko edozein puntatik edonork eskuragai. Paperezko egunkariak, lurreko irratiak eta telebista desagertu egingo direla eta denok izango garela informazioaren jabe eta sortzaile. Horrek dakar autore eskubideen legea ere desagertzea. Haratago joanda, errealitatea bera ere interneten behin eta berriro bizi ahal izango dugula dio. Gure bizitza edozeinekin partekatu internetez, sarearen bidez jendea ezagutu, norberak ere paper ezberdinak jokatu, edonor izateko aukera izatea azken finean.

Guzti hau ez zait hainbesterako aldrebeskeria iruditzen. Uste dut ez dela hain zaila bideoan iragarritakoa gertatzea. Telefono mugikorra agertu baino lehen nork esango liguke etxetik irtengo ginela lagunekin hitz ordu eta toki finko bat finkatu gabe? Eta munduko beste puntan dagoen bat lagun bat gure etxeko ordenagailuko pantailan ikusi eta berarekin hizketan egongo ginela? Aldaketa teknologikoak horretara eramango gaituela, seguru. Gero beste kontu bat da bakoitzak ze neurritan jarraituko duen bultzada berri hori. Oraindik bagaude mugikorrari une oro lotuta bizi ez garen batzuk, edota egunkaria paper euskarrian irakurtzea nahiago dugunok. Eta zer esan liburuen kasuan… nahiago dut eleberri bat orri goxo bat laztanduz irakurtzea, sagu bati lepora helduta egotea baino.

Eta guzti honek zertan eragingo duen hezkuntza arloa? Ba, alde batetik baikorra izango da edozein gairi lotutako informazioa denon esku izango delako. Informazioaren demokratizazioa baikorra da. Bestalde, ez dut argi zer gertatuko den paperezko materialarekin. Uste dut nahiz eta dena ordenagailuz egin, beharrezkoa dela haurrek eskuz bestelako jarduerak egitea: idatzi, margotu, eskulanak egin, ipuinak irakurri… gauzak ukitu eta ez beti saguari klik eginez bizi.

lunes, 23 de marzo de 2009

Testu birsartua: EAEko Haur Hezkuntzan ikasleen % 64 D ereduan


A ereduak maila guztietako matrikulazioetan ikasleak galdu ditu eta D eredua maila guztietan finkatu da. Horixe da Euskal Estatistika Erakundeak, Eustat-ek, EAEn 2004-2005 ikasturteari dagokion eskola-jarduerari buruzko estatistika aztertuta ondorioztatu duen datua.
Eustat-en datuen arabera, 2004-2005 ikasturtean 435.554 ikaslek aukeratu zuten araubide orokorreko nahiz bereziko ikasketaren bat egitea Euskal Autonomia Erkidegoan. Horrela, aurreko urtekoarekin alderatuta matrikulazioak % 1 igo ziren. Ikasle horien artean, 329.947k (% 75) Haur, Lehen eta Bigarren hezkuntzak egin zituzten; 72.394k (% 17) unibertsitateko ikasketak eta, azkenik, 33.213k (% 8) araututako irakaskuntza bereziak (hala nola: dantza, musika, arte eta lanbideak, kirola eta hizkuntzak).
Hiru lurraldeetan hazi zen izena emandako ikasleen kopurua, batez ere Araban (%3,5), gero Gipuzkoan (%1,7) eta, azkenik, Bizkaian (hazkunderik txikiena, %0,3).
D eredua nagusi DBH arte
Hizkuntza ereduei dagokienez, araubide orokorreko unibertsitate aurreko ikasketak batera hartuta D eredua da, erabat euskarazkoa alegia, nagusitzen dena. EAEn 2004-2005 ikasturtean Haur Hezkuntzatik (HH) hasi eta Zereginen Irakaskuntza bitartean matrikulatu ziren 310.624 ikasleetatik 162.205ek (% 52,5) ikasi zuten D ereduan. A eredua (gaztelania nagusi duena) kokatu zen bigarren tokian, 74.811 (% 24) ikaslerekin, eta B eredua (euskara eta gaztelania parekatuta) hirugarrenean, 71.792rekin (% 23). X ereduan, euskararen presentziarik ez duena, 1.816 (% 0,5) ikasle matrikulatu ziren.
Lehenengo mailetan, Haur Hezkuntzan (% 64), Lehen Hezkuntzan (% 55) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH, % 47), D eredua nagusi izan zen egindako matrikulazio guztien artean. Aitzitik, Batxilergoan, 10 ikasletik 5ek ikasketak gaztelaniaz egitea erabaki zuten. Lanbide Heziketan A eredua nagusitu zen joan den ikasturtean, ikasleen % 83arekin; eta soilik ikasleen % 15ak aukeratu zuten D eredua hezkuntzaren esparru horretan.
Azken bost urteetan zehar maila ezberdinetan eman diren aldaketak aztertuz gero, honako datuak lortzen ditugu: A ereduak maila guztietako matrikulazioetan ikasleak galdu ditu baina D eredua maila guztietan finkatu da. Ondorioz, ikasketak euskaraz egiteko aukera pixkanaka hedatzen ari dela esan dezakegu, eta batez ere hezkuntzako lehenengo mailetan (Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan) areagotuz doala.
Lurraldekako datuak
EAEko hiru lurralde historikoetako datuak alderatuz gero, hirutik bitan, Gipuzkoan eta Bizkaian alegia, D eredua da hiru ereduen artean nagusitzen dena. Gipuzkoan D ereduaren ezarpena oso zabala da, unibertsitate aurreko hezkuntza maila guztietan ari diren ikasleen % 67a baitago eredu horretan eskolatua. Bizkaian ere D eredua agertzen zaigu beste bien aurretik, baina hemen eredu euskaldunenean eskolatutakoen kopurua ikaslego osoaren erditik behera (% 47) kokatu zen iaz.
Hiru lurraldeen artean euskal hiztunen kopururik txikiena duena da Araba, eta hezkuntzako hizkuntza ereduei erreparatuta ere gaztelaniazkoen tiradizoa nagusi da bertan. Araban A eredua beste bien aurretik ageri da eta D eredua bigarren tokian, ikaslegoaren % 33 eskasekin. B ereduari dagokionez, Araban eta Bizkaian hirugarren tokian kokatzen den bezala, Gipuzkoan bigarrena da. Azken lurralde honetan A ereduaren presentzia beste bietan baino askoz txikiagoa da (% 11).





Markesina

Ongi etorri Markesina!
Hau Teknologia Berriak irakasgaian gaur egindako ariketetako bat da. "Markesina" jarri dugu blogean. Honen bidez, nabarmendu nahi dugun testuaren zatia adieraztea lortzen dugu.

martes, 10 de marzo de 2009

Ikasys Proiektua

Ikastolen Elkarteak, Gipuzkoako hiru ikastetxetan, Ikasys proiektua abiarazi du: Orioko Herri Ikastolan, Donostiako Santo Tomas Lizeoan eta Oiartzungo Haurtzaron. 920 gramoko ordenagailu eramangarria da ekimen honetako protagonista. Haren helburua ikasleen beharrei modu pertsonalean erantzutea da, ikasleek norberaren erritmora egokitutako ariketak egitea. 6 eta 12 urte bitarteko haurrekin ari dira probak egiten, eta emaitzak positiboak badira, datorren ikasturtean beste hamabi ikastoletan jarriko dute proiektua martxan.


Bideo honetan Orioko Herri Ikastolako ikasleak ageri dira. Lehen Hezkuntzako 4. eta 6. mailako klaseetan, Ikasys proiektua bertatik bertara ezagutzeko grabaketak egin dituzte Argia astekariko kazetariek. Bertan, teknologia berriek dakartzaten aldaketek haurren jardunean nola eragiten duten ikus dezakegu.Tipologia zabaleko aktibitate didaktikoen bidez ikasleak oinarrizko konpetentziak lortzeko behar dituen baliabideak garatzeko balio duen hezkuntza ikerketa alorreko sistema berriztatzailea da. Ikasys Proiektua, norberak ordenagailu bidez ikasteko sistema da eta tresna informatikoak (hardware), aplikazio informatikoak (software) eta , estrategia kurrikularrak (edukiak) uztartzen dituen multzoa da. Hiru zeregin ditu:

- Trebatzeko: Ikaskuntzaren hainbat prozeduratan trebatzeari zuzentzen zaizkion jarduera sistematiko eta progresiboen bilduma da. Besteak beste, kalkulua, ortografia, problemen ebazpena, fisikaren algoritmoak, kimikaren formulazioa,…

- Memorizatzeko: Ikaskuntzaren hainbat eduki memorizatzea lagundu dezakeen jarduera sistematikoen bilduma da. Besteak beste, datu eta gertaera historikoak, geografia-toponimia, literatur obrak eta autoreak, hizkuntza-lexikoa, formulazioa, …

- Nork berea egiteko: Ikaskuntzaren maila eta erritmoa ikasleak berak, era autonomoan eta indibidualean, dituen ahalmenen baitan, bere buruari ezartzeko eta jarduerak egiteko eskaintzen duen prozesua da

lunes, 9 de marzo de 2009

aprobak

Froga lez argazki bat sartuko dugu:














Orain bideo bat ikusteko saiakera. You tubetik hartuko dugu lotura eginez: